Nire espedienteak atalean, kontsulta egiteko momentutan irekita edo izapide bidean dituzun espedienteen zenbakia ageri duen laburpena bistaratzen da, ministerioaren edo sistemari atxikitako erakundearen arabera multzokatuta.
Ministerio edo erakunde bakoitzaren gainean sakatuta, honakoa egin daiteke:
Irekita dituzun espedienteen xehetasunak kontsultatu eta, zuzeneko sarbide bidez, espedientea izapidetzearen ardura duen erakundearen egoitza elektronikoan espediente horren xehetasunak bistaratzea.
Amaitutako espedienteen edo espediente guztien (abian direnak zein amaitutakoak) xehetasunak kontsultatzea.
Kontsultak data tartearen arabera mugatzea edo parte hartze motaren arabera (interesduna edo ordezkaria) ordenatzea.